Gabonetako oporren atarian, belaunaldi arteko proiektu aberasgarri batean murgildu gara aurten ere Orioko Esperientzia Eskolako ikasleak eta Zaragueta Herri Eskolako DBHko ikasleak.
Hasteko, Inside Out (Del revés) animazio filma ikusik dugu elkarrekin. Filmak nerabezaroan sartzera doan neska baten mundu emozionala islatzen du. Poztasuna, Beldurra, Sumina, Atsekabea eta Tristura filmeko protagonista bihurtuz. Pelikula ikusi ondoren, eta psikologo baten gidaritzapean, belaunaldi ezberdineko ikasleez osatutako taldetxoetan, gaia landuko dugu. Bestalde, San Tomas egunean, Esperietnzia Eskolako ikasleak eskolara etorriko zaizkigueta taloak egiten ikasiko dugu DBH eta LHko ikasleok. Txistorra gora eta txistorra behera, taloa zapla-zapla, goiz ederra pasako dugu elkarrekin.
Zaraguetakoontzat ohore bat da Esperientzia Eskolako ikasle eta gure ikasleek bat egitea eta bizipenak, ezagutzak eta ikasketak elkar trukatzea. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Aurrerantzean ere, elkarrekin, balaunaldien arteko lankidetza sustatzen jarraituko dugu!