Euskarazko liburuen V. truke azoka

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko aza. 20a, 10:11

Euskarazko irakurketa sustatzeko eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko asmoz antolatu dugu aurten ere Euskarazko Liburuen Azoka abenduaren 3an.

Behar ez ditugun, baina egoera onean dauden liburuak Zaragueta Herri Eskolara eramatea proposatzen dugu. Azaroaren 24 eta 26an, 15:45-16:45 bitartean ekarri  liburuak Zaraguetako sarrerara eta, azaroaren 27an 17:00-18:00 bitartean Kultur etzearen aurrera. Liburuak erkartzen dituzuenek txartela jasoko duzue. Ondoren, liburuak aztertu eta sailkatuko ditugu adinaren arabera. Eta hala abenduaren 3an beste liburu bat jasotzeko aukera izango duzue aurretik jasotako txartelaren truke 15:30-16:45 bitartean Zaragueta eskolan eta 17:00-18:00 tartean Kultur etxearen aurrean.

Anima zaitez eta ekarri behar ez duzun liburua!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide