Goiz polita pasa genuen azaroaren 12an Zaraguetako haur hezkuntzako ikasle-irakasleok. Urtero bezala, herriko liburutegian izan ginen lehendabizi. Eta ipuinekin bukatu ondoren, Goxokiko parkean hamaiketakoa egin, eta jolasean ibili ginen 3 urtekoak. 4 eta 5 urtekoak berriz, ostegunetako azokan eta herriko alde zaharrean ibili ginen hamaiketakoa egin aurretik. Oso gustura hartzen ditugu horrelako irteeratxoak., eta gainera asko ikasten dugu.