Zaragueta, jasangarritasunerako eskola

Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria jaso du Zaraguetak.

Euskadiko Eskola Agenda 21 programari atxikitako 22 ikastetxek astearte goizean Busturiako Madariaga Dorretxean Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria jaso genuen Urkullu Lehendakaria, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarteren eskutik.

Topaketa honekin amaitu da irailean hasitako prozesua, ikastetxeek beren curriculumek, baliabide-kudeaketak eta hezkuntza-komunitateak parte-hartzeko bideek jasangarritasunarekin bat datozen jarraibideak betetzen dituztela egiaztatu dutena, kanpo-aholkularitza baten bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide