Agenda 21eko udalbatzarra

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2015ko mai. 14a, 10:19

Ikasturteko lana borobiltzeko udalbatzarra egin zen astelehenean.

Maiatzaren 11an goizeko 10:00etan ospatu zen udalbatzarra. Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkariak –LH osoko eta DBHko ikasleak–, LH 5 eta LH 6ko ikasle eta tutoreak, Eskola Agenda 21eko koordinatzaileak, Araziko teknikaria, alkatea eta guraso gutxi batzuk egon ziren.

Bileran horretan bi eskoletako Eskola Agenda 21eko ordezkariek Udalari elikadura jasangarriaren gaiaren inguruan hainbat proposamen eta konpromiso aurkeztu zizkieten. Alkateak egindako proposamenei erantzun zien eta kontuan hartuko zituela adierazi zien ikasleei.

Beñat Solaberrieta alkateak bereziki herritarrok bertako produktuak kontsumitu beharko genituzkeela  azpimarratu zuen eta herrian bertan erostea bezalakorik ez legokeela herriarentzat gaineratu zuen.

Ikasleen parte hartzearen aurretik  Arazikoek EA21 zertan datzan azaltzeko oso bideo polita aurkeztu zuten eta gero, urte osoan eskoletan EA21aren inguruan egindako lana argazkietan ikusteko aukera izan genuen eta  benetan ikasleak egindako lanarengatik zoriondu behar dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide