Gurasoekin jostatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2014ko abe. 12a, 16:38

Euskara, jolasak, kantuak eta umorea osagaiak nahastuta...

 

 

 Abenduaren 12an, arratsaldeko 15:15etan Orioko Zaragueta Herri Eskolan Gurasoekin Jolasean ekimena egin dugu ikastetxeko jolas lekuan.

Jolas saio hauek ez dira berriak gure artean, urtero antolatzen dira ikasturtean bizpahiru alditan, gainera.

Horretarako, Haur Hezkuntzako ikasleok eta irakasleok gurasoak gonbidatzen ditugu gurekin jolastera. Jolas jarduera hauek, besteak beste, bi helburu  izaten dituzte: batetik, euskara giro ludikoan erabiltzea eta bestetik, etxekoen gertutasuna eta babesa sentitzea: beraiekin jolastea eta gurasoentzat garrantzitsuak direla sentitzea. 

Saio honetan honako kantu-jolasak egin ditugu: Pingu pinguino, Pin-pon pilota, gorputzaren soinuak, Bihar da igande eta jolasean nenbilen.

Gurasoak oso ondo erantzun dute eta egindako gonbidapena onartu. Hurrengoan ere elkarrekin jolastuko dugu. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide