Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko urriko argazkia Aiakoa da, eta bertan, Iturraran baserria, Aiako Pagoeta natura parkeko parketxearen eta interpretazio zentroaren egoitza ageri da. 1711n berreraiki zen sute handi baten ondoren eta 1990. urteaz geroztik, interpretazio eta harrera zentro gisa funtzionatzen du.
Iturrarango Lorategi Botaniko ezaguna, berriz, 1986an hasi ziren landatzen eta 2001ean inauguratu zen ofizialki. Hain zuzen ere, argazkian Iturraran baserria ageri da, kolore eta jatorri ezberdineko landare eta lorez inguratuta egon aurretik. Irudia Gure Gipuzkoa artxibotik eskuratua da.