Aia

Aiako plaza, 1915. urtean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2026ko abuztuaren 2a

Aiako plaza, 1915. urtean. (Indalecio Ojanguren / Gure Gipuzkoa)

Abuztuko argazki zaharra Aiakoa da. Bertan, herriko plaza ageri da, 1915. urtean.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko abuztuko argazkia Aiakoa da. Irudia 1915. urtekoa da, eta bertan herriko plaza ageri da. Elizaren ondoan, gurdi bat ikusi daiteke; alondegiaren ondoan, haur talde bat dago.

Argazkia Indalecio Ojanguren argazkilariarena da. Ojanguren, fotográfo águila (arrano argazkilaria) edo Kajoitxu ezizenez ezaguna, Euskal Herriko argazkilaria eta mendizalea izan zen. Urteetan zehar, Euskal Herriko txokoetan egindako mendi irteera eta txangoetan bildutako hainbat argazki aurki daitezke bere bilduman; hau da horietako bat.

Irudia Gure Gipuzkoa webgunetik eskuratu da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide