Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko ekaineko argazkia, Pagoeta gailurreko gurutzearena da. Hain zuzen ere, gaur ospatuko dute Aian Pagoeta Eguna. 1935ean eraiki zuen Zarauzko Eusko Etxeak gurutzea, eta urte horretan, uztailaren 2an inauguratu zuten. Argazki hau, urtebete ondoren bedeinkatu zutenekoa da, 1936ko ekainaren 21ekoa, hain zuzen.
Jesus Elosegi Irazustarena da argazkia, eta Gure Gipuzkoa webgunetik atera da.