Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko otsaileko argazkia Aiakoa da. Irudia 1992. urtekoa da, eta bertan Altzola auzoa ageri da.
Altzolak Aiako Laurgain, Etxetaballa eta Urdaneta auzoekin egiten du muga. Altzolako kaskoan elizaz gain, San Roman santuari dedikaturik, Telleri, Mojaetxe eta apaiz etxeak daude. Aipagarria da auzoko hilerriaren forma ez ohizkoa, izan ere, pentagonala da. Atea harlangaitzezko horma batean dago kokatuta, eta harlanduzko markoa dauka.
Irudia Garikoitz Estornesena da, eta Eusko Ikaskuntza webgunetik eskuratua da.