Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko abenduko argazkia Aiakoa da. Irudia 2000. urte ingurukoa da, eta bertan Altzola auzoko hilerriaren atea ageri da.
Altzolak Aiako Laurgain, Etxetaballa eta Urdaneta auzoekin egiten du muga. Altzolako kaskoan elizaz gain, San Roman santuari dedikaturik, Telleri, Mojaetxe eta Serotegi etxeak daude. Aipagarria da auzoko hilerriaren forma ez ohizkoa, izan ere, pentagonala da. Atea harlangaitzezko horma batean dago kokatuta, eta harlanduzko markoa dauka. Ateburuan harrizko gurutze bat ikusten da.
Irudia Antxon Agirre Sorondorena da, eta Eusko Ikaskuntza webgunetik eskuratua da.