Haur bat idi bikote batekin, Elkanon

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025ko urr. 5a, 09:00

Haur bat, idi bikote batekin, Elkanon. (Indalecio Ojanguren)

Urriko argazki zaharra Aiakoa da.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko urriko argazkia Aiakoa da. Irudia 1949. urtekoa da, eta bertan haur bat ageri da, idi bikote batekin. Atzean, Elkano auzoko Gurutze Deunaren ermita ikusi daiteke.

Argazkia Indalecio Ojanguren argazkilariarena da. Ojanguren, fotográfo águila (arrano argazkilaria) edo Kajoitxu ezizenez ezaguna, Euskal Herriko argazkilaria eta mendizalea izan zen. Urteetan zehar, Euskal Herriko txokoetan egindako mendi irteera eta txangoetan bildutako hainbat argazki aurki daitezke bere bilduman; hau da horietako bat.

Irudia Gure Gipuzkoa webgunetik eskuratu da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide