Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko abuztuko argazkia Aiakoa da. Argazkia 1963. urtekoa da, eta bertan Zulaika familiaren baserria ikus daiteke. Irudia Indalecio Ojanguren argazkilariarena da.
Ojanguren, fotográfo águila (arrano argazkilaria) edo Kajoitxu ezizenez ezaguna, Euskal Herriko argazkilaria eta mendizalea izan zen. Urteetan zehar, Euskal Herriko txokoetan egindako mendi irteera eta txangoetan bildutako hainbat argazki aurki daitezke bere bilduman; hau da horietako bat.
Irudia Gure Gipuzkoa webgunetik eskuratu da.