Hiru ibilgailu zahar Aiako plazaren erdian, eta alboan, hainbat herritar. Horixe aurkitu du Gukak Zarauzko Udal Argazki Artxiboan arakatzen ibilita urriko Zaharrak Berri atalerako.
Xanti Iruretagoiena zarauztarraren argazki artxiboko irudia da, baina datarik ez dauka jarrita, ezta urtea ere.
Aiarrek badute kotxezaleak izatearen fama, eta antza, afizio hori ez da atzo goizekoa.
Iturria: Zarauzko Udal Argazki Artxiboa.