Aia

Duela bi hamarkadako Aiako festetako karroza

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko abu. 4a, 08:30

Karrozako kideak, umoretsu.

Hilabete honetan ez ditu hamarkada asko egin atzera Orio Gukak Zaharrak Berri atalerako irudia hautatzeko. Nahikoa izan da 2005. urteko udan geldialdia egitea, urte hartako Aiako festen une polit bat aurkitzeko: karrozarena.

Abuztuan sartu berri garen honetan, Zaharrak Berri atalean 2005era egin du salto Orio Gukak, duela 19 urteko Aiako San Donato eta San Lorentzo festetara. Eta honako irudiak aurkitu ditu han, karroza atera zuten gauekoak.

Argazkiak: Gari Berasaluze-Urola Kostako Hitza.

Orduko alkate Igor Iturain (eskuinean), Makario-rekin.

Ikuskizunean parte hartu zuten gazte batzuk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide