Aia

Pagoeta gailurreko gurutzea 1935ean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko eka. 2a, 09:00

Pagoetako gurutzea. (Indalecio Ojaguren)

Apirileko argazki zaharra Aiakoa da. Gaur, Pagoeta Eguna ospatuko dute Aian. Argazki hau, 1935. urtekoa da, Pagoeta gailurreko gurutzea jarri zutenekoa, hain zuzen.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko ekaineko argazkia, Pagoeta gailurreko gurutzearena da. Hain zuzen ere, gaur ospatuko dute Aian Pagoeta Eguna. 1935ean eraiki zuen Zarauzko Eusko Etxeak gurutzea, eta urte horretan, uztailaren 2an inauguratu zuten. Ordukoa da argazkia.

Indalecio Ojagurenena da argazkia, eta Gure Gipuzkoa webgunetik atera da.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide