Eskultura erakusketa dago zabalik kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko ira. 13a, 08:54

Manuel Fernandes eta Miguel Etxeberria eskultoreek Harri eta Zu' erakusketa zabaldu dute kultur etxeko areto nagusian. Dagoeneko irekita dago eta ikusgai izango da irailaren 30a arte.

Egunero izango da erakusketa irekita, aste eta jai. Astelehenetik ostiralera bitartean hau izango da ordutegia: goizez 10:30etik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan arratsaldez irekiko da, 17:00etatik 20:00etara. Igandetan, berriz, goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

San Pedro auzoko eskultura tailerreko lanak

Bi eskultoreak San Pedro auzoko –Andatza– eskultura-tailerrean ari dira lanean eta aspalditik zuten asmoa Orion erakusketa zabaltzeko, bien lanak ikusgai jartzeko.

Manuel Fernandes portugesa da jaiotzez, baina 36 urte daramatza Getarian bizitzen. Berak egin zuen, besteak beste, Orioko udaletxeko fatxadan dagoen armarriaren zaharberritzea. Eskultura figuratiboa egiten du batez ere, harria eta zura uztartuz.

Miguel Etxeberria, berriz, beasaindarra da eta bere lana abstraktoagoa da, bolumenarekin-eta jostatuz osatutakoa.

Elkarlanean antolatu dute erakusketa eta 35 pieza baino gehiago jarri dituzte ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide