Hiru atalek osatzen dute Orioko Curriculumeko Euskara arloa: 1. Orio euskararen arnsagunea 2. Orioko literatura 3. Orioko hizkera.
Gure ustez, Orion lan egiten duen irakasleak ezin du ikasleei euskara irakastearekin eta euskaraz egitearekin konformatu. Hortik haratago doa arnasgune baten zeregina eta bertako hezitzaileen erantzukizuna. Euskaldun kontzienteak sortu behar ditugu Orion. Euskal hiztun izatearen kontzientzia, arnasgune bateko hiztun izatearen kontzientzia duten oriotarrak, herrian eta herritik kanpo ere euskaldun arnas-emale izango direnak.
Hau modu sinboikoan adierazi eta gure mezua herritik kanpora ere helarazten hasteko, ekimen berezi bat prestatu dugu Euskaraz bizi bizi-koekin batera: martxoaren 22an Orion egingo dugu korrika aurrena, eta gero, martxoaren 28an, Agurainera joango gara, kamiseta horiak jantzita, korrika egitera eta Lautadako euskaltzaleen arnasari gurea gehitzera, festa giroan.
Berdin dio kilometro 1, 2 ala 8 egin... Zatoz zu ere! Eman izena Karela kiroldegian edo kultur etxean martxoaren 26a baino lehen! Batu ditzagun ahalmen pertsonal eta kolektiboak, hango eta hemengo ahaleginak, noizbait Euskal Herri osoa izan dadin euskararentzat arnasgune!