Lurreko izar

Erabiltzailearen aurpegia Iker Gozategi Intxauspe

(Iker Gozategi)

Honakoa da Iker Gozategi argazkilariak urriko Aia-Orio Guka aldizkariko Izpiak eta hizkiak atalerako egindako argazkia eta testua. 

Argazki honetan loreak dira abiapuntu, ez helburu.

Esposizio luzean, formak ihes egiten du. Argia ez da objektua argitzeko erabiltzen, baizik eta hura desegiteko. Irudia ez da une bat, denboraren arrasto bat baizik.

Loreak lausotu egiten dira, eta haien ordez agertzen dena argiaren keinua da, lurrean pizten diren izarren antzera.

Argazkia, azken batean, margotzeko modu bat da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide