Orion izandako bi gertakariren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiako EH Bildu

Saregileren egoitzako kristala, apurtuta.

Egun hauetan Orion izandako bi gertakari larriren inguruan Aiako EH Bildutik gure posizionamendua agertu nahiko genuke idatzi honen bitartez.

Alde batetik, Orioko Saregile Emakumeen* Etxeak jasandako erasoaren berri izan dugu. Ez da erasotuak izan diren lehenaldia, azkenaldi luzean zoritxarrez etengabekoa izan da mugimendu feministaren aurkako oldarraldia. 

Bestetik, aste honetan bertan jakin dugu Orioko familia bat etxegabetze egoera larrian dagoela. Etxejabe handi bat eta higiezin enpresa bat tarteko, udan etxea uztera behartu dituzte, udan apartamentu turistiko bihurtu nahi dutelako. Pasa den irailetik urte osoko kontratua eskatu arren, ezezkoa jaso dute jabearen eta higiezin-enpresaren aldetik. Hala, ekainaren 15ean zuten etxea husteko agindua, baina familiak bertan geratzea erabaki du. 

Aiako EH Bildutik zera adierazi nahi dugu: 

1.- Mugimendu feministaren aurkako inongo erasorik ez dugu onartzen. Oldarraldi hau ez da Orioko kasu isolatua, datorren joera orokor baten barruan kokatu beharra daukagu. Gure herrian ere ez gaude halako erasoetatik salbuetsita. Beraz, Mugimendu Feministatik deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu nahi ditugu Aiako herritarrak.

2.-Etxebizitzarekin negoziorik ez! Etxebizitzek familiak bizitzeko leku behar dute, eta ez negozio izateko. Gure eskualdean inpaktu turistikoari mugak jartzen ez zaizkion bitartean, halakoak behin eta berriz gertatzera kondenatuta egongo gara, baita Aian ere, berandu baino lehen. Etxegabetze egoeran dagoen familiari elkartasuna luzatu nahi diogu, eta ostegun honetan Etxeluze gaztetxean izango den asanblada informatibora azaltzeko gonbita egiten dizuegu.

Herria herrigintzatik eta herritarrentzat! Erasorik ez, gure lepotik negoziorik ez!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide