Kaixo!
Atzo gauean guk kanpaina honetan jarritako kartel eta plastiko guztiak bere tokian zeuden, bai auzoetan eta baita kaskoan ere.
Baina gaur goizean kalera irten garenean, gure harridurarako, kanpainako panelak gure kartelik gabe ikusi ditugu. Herri guztian jarriak genituen kartel, plastiko, logo... GUZTIAK kendu dituzte gauean.
Hori bai, EAJren kartelak ez ditu inork ukitu.
Ba jakin dezatela ez digutela kanpaina hau zapuztuko, guk geurean jarraituko dugula, herri eta irri egiten jarraituko dugula nahiz eta gure lana oztopatu nahi izan.
EGIN HERRI!