Hauteskundeak

Batzar irekiak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2015ko mai. 5a, 16:57

Aiako EH Bildu taldeak batzar irekiak egingo ditu auzoz auzo hauteskundeetarako herri programa eta zerrenda aurkeztuz

Badira hilabete batzuk udal hauteskundeetarako herri programa eta zerrenda osatzeko prozesua ireki genuela. Lehenbizi prozesuaren nondik norakoak aurkeztu genituen Kultur Etxean eginiko herri batzar batean.

Ondoren herritarren proposamenak eta kezkak jasotzen hasi ginen. Horretarako hainbat herritarrekin bildu ginen, bai auzoz auzo eginiko batzar ireki batzuetan eta baita herritar batzuk modu indibidualean eginiko ekarpenekin ere. Lau batzar ireki egin genituen, hain zuzen, arrakasta handiarekin: Andatzan, Santion, Kaskoan eta gero Elkano eta Urdanetakoekin bildu ginen batera. Ekarpen asko jaso genituen herritarrengandik eta horregatik berriro eskerrak eman nahi dizkizuegu gure herri programa aberasteagatik.

Orain hauteskunde kanpainan sartzera goazenez gure herri programa aurkeztuz batzar irekien bigarren itzuli bat egin nahi dugu EH Bilduko kideok, gure proposamenen inguruan eztabaidatzen jarraitzeko eta baita ekarpen berriak jasotzeko ere.

Herritarrekin AIA berri bat eraikitzen hasi nahi dugu! Hartu parte!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide