Igandeko zuhaitz landaketan parte hartzeko Herrio natur taldearen deia

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2022ko ots. 8a, 15:00

Oriotar eta aiar guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Lurgaia fundazioaren lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Datorren igandean, otsailaren 13an, Lurgaia fundazioak antolatuta bertoko zuhaitz landaketa egingo da Aia. Oriotar eta aiar guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Izeta Sagardotegiko aparkalekuan egon behar da 09:00etarako eta aurrez izena eman beharra dago hurrengo helbidean: info@lurgaia.org.

Herrio natur taldeak gonbidatuta, 2021eko apirilean Lurgaia fundazioak Arraunetxen hitzaldia eman zuen, haien proiektua azaltzeko. Fundazioak bertako basoak berreskuratzen ditu haien balio natural, kultural eta paisaia balioak kontserbatzeko helburuarekin. Orioko lurretan ere segida eman nahi diogu Herriokook, eta horregatik, azken hilabeteetan herriko hainbat lur jaberekin hitz egin dugu lurrak erosi edo dohaintzan uzteko. Igande honetakoa Lurgaia fundazioaren lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea iruditzen zaigu.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide