Talde argazkia duela 50 urteko Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza gogoratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Patxi Sarasua, Juan Luis Amilibia, Antonio Campos eta IƱaki Agote, atzo. (Utzitakoa)

Patxi Sarasua, Juan Luis Amilibia, Antonio Campos eta Iñaki Agote elkartu ziren atzo arratsaldean, 1965. urtean arraun olinpikoa herrira ekarri zutenak. 1968tik 1976ra, urtero-urtero Oriok Nazioarteko Estropadak antolatu zituen, Oxford eta Cambridgeko zortzikoak ekarrita herrira lehiatzera. Orain 50 urte amaitu zen argazkiko gizon horien etapa zuzendaritzan. 

Iaz egin ziren Nazioarteko XX. Estropadak, eta Orio Arraunketa Elkarteak gizon horiek denak omendu zituen, baita jada zenduta dauden beste batzuk ere: Benedikto Etxeberriaren, Alberto Agirreren, Justo Agirrebeñaren, Jose Antonio Lizasoren eta Jose Antonio Salsamendiren senitartekoek jaso zuten oroigarria. Esteka honetan dago irakurgai kronika. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide