Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak bere sare sozialetan zabaldu duenez, Aian 1.900 ardiren artilea bildu eta birziklatu dute. Egitasmoan hamasei artzaik parte hartu dutela zehaztu du, iaz baino hamar gehiagok, hain justu.
Horretarako, herriko artzaiek udalaren eta Landaolaren laguntza izan dute. "Aurreko urteetan bezala, Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioak, artilea jasotzeko zerbitzua eskaini du. Bilketa modu antolatuan egiteko eta bertako baserritarrei lana errazteko asmoz, Aiako Udalak artzainen eskura jarri du garraio zerbitzua", esan du alkateak.