Aia

Esti Markezek 'Zure besoen artean' singlea kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko maiatzaren 18a

Markezen ahotsaz gain, pianoa da kantu honetan nabarmentzen den lanabes nagusia, gainontzeko musika tresnek oraindik eta gehiago edertzen dutelarik.

Zure besoen artean da Esti Markez musikari aiarraren singel berria. Errepika epiko bat duen amodiozko kantu bat bezala definitu du, zeinak "besarkaden berotasuna goratzen duen gero eta hotzagoak diren garai hauetan".

Markezen ahotsaz gain, pianoa da kantu honetan nabarmentzen den lanabes nagusia, gainontzeko musika tresnek oraindik eta gehiago edertzen dutelarik.

Artistak sare sozialen bidez aurreratu duenez, abesti hau 2025eko maiatzaren 30ean sortu zuen, eta ia urtebete pasa da geroztik. "Musika kaleratzeko ilusioa galdu nuen baina badirudi bueltatzen ari dela", aitortu du Markezek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide