Apustu bila dabil Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a aiarra. Hala esan die EITBren kamerei. Erronka honakoa litzateke: 50 aldiz 100 kiloko bola jasotzea, 10 kana-erdiko moztea eta 5 kilometro korrika egitea.
Lehia Azpeitiko zezen plazan jokatuko lukete, martxo amaieran edo apiril hasieran, eta esan du hurrengo ostegunean Izeta sagardotegian egongo dela aurkari zain. 19:00etan jarri du hitzordua. "Uste dut badaudela kirolari handi batzuk erronka honi aurre egiteko gai direnak", nabarmendu du, eta "haien zain" egongo dela gaineratu du.