Daniel Scott Orioko bizilagunak bere aurreneko euskarazko rap diskoa kaleratuko du azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko urr. 27a, 17:00

Aurrerapen gisa, Herri berria bideoklipa argitaratu du musikari argentinarrak, "gatazka sozialez, justiziaz, aldaketaz eta espiritualtasunaz" hitz egiten duen kanta.

Daniel Scott artista argentinarra kaleratzear da euskarazko bere lehen rap diskoa, eta aurrerapen gisa, honako bideoklipa argitaratu du Herri berria izenburupean. "Gatazka sozialez, justiziaz, aldaketaz eta espiritualtasunaz" hitz egiten duela azaldu du, eta baita Tolosan (Gipuzkoa) grabatu dutela ere.

Izen bereko diskoa, berriz, azaroaren 26an, asteazkenarekin, argitaratuko du Orioko bizilagunak.

Iaz, esaterako, Herriaren bihotza izeneko bertso liburua kaleratu zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide