Daniel Scott idazleak 'Herriaren bihotza' bertso libura kaleratu du

Julene Sorarrain 2024ko aza. 17a, 08:00

Bere hamabigarren liburua du, eta bertan bertsoak, olerkiak, koplak eta rapak jaso ditu, euskaraz nahiz gazteleraz.

Daniel Scott argentinar euskaldun berria da. Buenos Airesen jaio zen, eta gaur egun Orion bizi da. Zientzia Politikoan lizentziaduna eta Teologian diplomatua da, baita idazlea eta raperoa ere.

Herriaren bihotza bere hamabigarren liburua du, eta bertan bertsoak, olerkiak, koplak eta rapak jaso ditu, euskaraz nahiz gazteleraz.

"Herriaren bihotza azken aldi honetan idatzi ditudan bertso, poesia, kopla eta rapen bilduma berria da. Ekintza hau elkarrenganakoa dela jakinda, nire nahia idazki bakoitza zubi bat bezalako izatea da, nire bihotzetik herrira barruan daukadana partekatzeko. Ekapen apala baina sentitua, bizitzako hainbat gai garrantzitsuri buruz", dio Scottek bere argitalpena deskribatzerakoan. 

Daniel Scott idazlearen 'Herriaren bihotza' liburua. (Julene Sorarrain)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide