Palestinaren aldeko horma irudia margotu dute errioaren bestaldean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko ira. 8a, 13:42

Errioaren bestaldean margotu duten horma irudia.

Conservas Azkue fabrikaren ondoan agertu da murala. Palestinaren bandera marraztu dute, eta haren aldeko mezua idatzi.

Herriko Plazatik eta moilatik ederki ikus daitekeen horma irudi bat margotu dute Palestinaren alde errioaren bestaldean, Conservas Azkue fabrikaren ondoan. Palestinako bandera marraztu dute, baita honako mezua idatzi ere: Free Palestina –Palestina askatu–, utzi herria bakean.

Hain justu, joan den ostiralean elkarretaratze jendetsua egin zen Herriko Plazan, Gazako genozidioa salatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide