Gazako genozidioa ozen salatu dute oriotarrek

Mireia Galarza Bastida

Atzo arratsaldeko elkarretaratzea. (Gorka Rubio)

Ez zen elkarretaratze isila izan, kontrakoa, baizik. Txistu, zartagin nahiz bestelako gailuekin ozen atera zuten zarata oriotarrek Palestinaren egoera salatu eta haiei elkartasuna adierazteko.

Genozidioa stop!  lelopean, mobilizazioak deitu zituen atzo Gernika-Palestina egitasmoak Euskal Herriko herri eta auzoetan. Beste hainbat txokotan bezala, Orion ere ez zuten hutsik egin herritarrek, eta herriko plazan dozenaka oriotar bildu ziren Israel Gazan eragiten ari den sarraskia salatzeko.

Ez zen elkarretaratze isila izan, kontrakoa, baizik. Txistu, zartagin nahiz bestelako gailuekin ozen atera zuten zarata oriotarrek Palestinaren egoera salatu eta haiei elkartasuna adierazteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide