Surf ikuskizun bete-betea Antillan, atzoko itsaso harroa aprobetxatuz

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Hainbat surflari gerturatu zen atzo arratsaldean hondartzara, marea biziek eskainitako olatu handiez gozatzera. 

Alerta horia iragarri zuen Euskalmetek atzo iluntzerako, eta marea bizien aurrean, surflariek olatu handiak aprobetxatu zituzten arratsalde pasa egiteko. Hainbat herritar bertaratu zen Antilla hondartzara surf saioaz eta olatuez gozatzera. Udaltzaingoa ere bertan izan zen, herritarren segurtasuna bermatzeko. 

Bideoa: Pil-Pilean Herri Komunikabidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide