Hondartzako pasarelaren zati bat erretiratuko du udalak gaur, itsasalditik babesteko

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, Antilla hondartza.

Alerta horia iragarri du Euskalmetek gaur arratsalderako, eta marea bizien aurrean, Antilla hondartzako pasarelaren zati bat erretiratzea erabaki du Orioko Udalak.

Euskalmetek alerta horia iragarri du gaur arratsalderako, itsasaldeko arriskuagatik. Marea gora 19:30 aldera izango da, eta marea biziaz gain, baga itsaso handia ere espero dela azaldu du Orioko Udalak. Hain zuzen ere, lau metrora arteko olatuak iragarri dituzte.

Egoera horren aurrean, Antilla hondartzako pasarelaren zati bat erretiratuko du udalak gaur, eta aldi berean, herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu die. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide