753 ardiren artilea bildu eta birziklatu dute Aian

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Pertsona bat ardi bati ilea mozten.

Landaolak eskaini du artilea jasotzeko zerbitzua, eta Aiako Udalak, berriz, artzainen eskura jarri du garraio zerbitzua. Sei artzain baliatu dira aukeraz, Jon Ander Azpiroz alkateak emandako datuen arabera.

Uda sasoian mozten zaie ilea ardiei, eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak bere sare sozialetan azaldu duenez, Aian 753 ardiren artilea bildu eta birziklatu dute.

Horretarako, herriko artzaiek udalaren eta Landaolaren laguntza izan dute. "Aurreko urteetan bezala, Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioak, artilea jasotzeko zerbitzua eskaini du. Bilketa modu antolatuan egiteko eta bertako baserritarrei lana errazteko asmoz, Aiako Udalak artzainen eskura jarri du garraio zerbitzua", esan du alkateak. Egitasmoan herriko sei artzaik parte hartu dutela zehaztu du. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide