Egonarria bideo-podcasta ekoizten du Argia hedabideak Bizi Baratzea taldearekin batera. Eli Pagolak aurkeztuta, lehen sektorea dute abiapuntu produktu horretan, eta hainbat eta hainbat gonbidatu izan dituzte dagoeneko. Horietan azkena izan da Asier Bastarrika Elkano auzoko bizilaguna, Goiabe baserrikoa.
Hain zuzen ere, ezkurraren kultura berreskuratzen saiatzen ari dira lehen sektoreko hainbat kide, eta tartean dago Bastarrika ere. Goiaben ezkurra hainbat eratan erabiltzen dute egunerokotasunean, eta horren historiaz eta erabilerez aritu da Pagolarekin. Hemen ikus daiteke elkarrizketa.