Emakumeen egunean, elkarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko mar. 9a, 17:00

Goian, Aiako talde argazkia. Behean, Orion elkarrekin bazkaritan.

Martxoaren 8a izan zen atzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta bai Aian, bai Orion, ekintza nagusiak manifestazio aldarrikatzaileak izan ziren arren, elkartzeko eta elkar goxatzeko tartea ere izan zuten.

Aian talde argazkia atera zuten gauean, elkarrekin afaldu aurretik, eta Orion, berriz, Saregilen bazkaltzeko elkartu ziren.

(Argazkiak: Aiako Talde Feminista eta Orioko Mugimendu Feminista)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide