Hara!

Aristerrazuko erromeriaz aritu dira Andatza Erromeria Elkarteko kideak ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko abe. 10a, 16:30

ArgiƱano, Azkue eta Arrizabalaga. (Sukalerrian)

Andatza Erromeria Elkarteko Juan Mari Azkue elkarteko presidentea eta Iosu Arrizabalaga Izer kidea izan dira Joseba Argiñanok zuzentzen duen sukaldeko telebista saioan. Aristerrazuko erromeriak izan duen "igoera nabarmena" azpimarratu dute bi lagunek.

Andatza Erromeria Elkarteko Juan Mari Azkue eta Iosu Arrizabalaga Izer ETB1eko Sukalerrian saioan izan dira. Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen duen telebista saioan izan dira bi lagunak, eta bi lagunek Aristerrazuko plazaz eta han urritik ekainera bitartean egin ohi den erromeriaz hitz egin dute.

Trikiti kontuez hitz egiten zuten bitartean, Osobukoa Portoarekin izeneko platera prestatu du bikoteak sukaldean. Azken bi urteetan Aristerrazuko erromeriak "izugarrizko gorakada" izan duela azaldu dute, baina sorrera aspaldikoa du hango erromeriak. Oro har, dantza kontuez, hango plazaz eta trikitiaz hitz egin dute Azkuek eta Arrizabalagak ETB1eko telebista saioan.

Honako lotura honetan ikus daiteke Andatza Erromeria Elkarteko kideek Sukalerrian saioan egindako egonaldia.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide