Gau Beltza ospatu zuten aurreko astean hainbat herrietan, eta jai horren harira, Aian hirugarrenez ireki zituzten Beldurrezko Etxearen ateak. Eskola zaharrean prestatu zuten zirkuitua, eta ideia nondik eta zertarako sortu zen kontatu dio Gukari Laurentxi Iturain aiarrak: "Nerabeentzat ez zegoen ezer aproposik egun horretan, eta horregatik pentsatu genuen beldurrezko etxearena egitea".
Aurtengo dekorazioari dagokionez, "sorgindutako" ospitale bat sortu dute, eta antolatzaileak beldurrezko medikuz mozorrotu dira, herritar gazte nahiz helduak ikaratzeko asmoz. Hemen ikusgai Beldurrezko Etxeko momenturik onenak.