Harri jasotzen hainbat eta hainbat urtez ibili ondoren, elkarrekin hartu dute erretiroa Joseba Ostolaza oriotarrak eta Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a aiarrak, eta omenaldia ere jaso zuten irailaren 29an, San Migel egunez, Aizarnazabalen.
Orain, omenaldiaren egunaz eta beraien ibilbideaz aritu dira hizketan ETB1 telebista kateko Biba zuek saioan.