Joxe Inazio Saizar, Lusarbe, oriotarraren etxean izan da Euskadi Irratiako Faktoria saioa. Astigarragako Goiko Taulan, bizitokian, hartu du Euskadi Irratia. Harri garbitzea nola egiten duen erakutsi die, disolbagailua, lixiba eta ozpina erabiliz. Arraunean ere aritu zen arren, harriari lotutakoa izan da bere kirol jarduna. Jasotzaile, prestatzaile, epaile, bilatzaile... eta azken urteotan, harri garbitzaile ere bai.
Hemen entzun daiteke osorik hizketaldia.
Aia-Orio Guka aldizkariak ekaineko zenbakian egin zion elkarrizketa luzea.