Zudugarai gainetik Oriora, Aiara nahiz Zarautzera doazen gidariek ikusiko zuten seinale deigarri berriak daudela jarrita errepidearen alde banatara. Basurdeekin kontuz ibiltzeko dioten seinaleak dira.
Egun hauetan jarri dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek, bi noranzkoetan: Zarautzera aldera, eta Oriora aldera. Metro dezenteko aldearekin jarri dituzte batera zein bestera begirakoak.
Azken urteetan goraka doa animalia horren populazioa, eta horrekin lotuta egon daiteke trafiko seinaleak jartzea errepideko puntu horretan. Hedabide hau jarri da aldundiarekin harremanetan, baina oraindik ez du seinaleak jartzearen arrazoiaren berri izaterik lortu.