Inkesta berria: Aste Santuko oporretan bidaiatuko al duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Oporrak igarotzeko moduko paraje bat.

Inkestan parte hartzeko azken egunak dira; oraingoz 42 lagunek eman dute beren iritzia. Aurreko inkestan egunerokoan zer garraiobide erabiltzen zen galdetu zen.  Hemen emaitzak.

Aste Santuko oporretan bidaiatuko al duzu? Horixe da Karkara.eus-ek egin duen azken galdera inkesten atalean. Oraingoz 42 lagunek eman dute beren iritzia, eta oraindik erantzun ez dutenek azken egunak dituzte horretarako (ostegunera arte).

Oraingoz, 42tik 20k esan dute ez dutela bidaiatzeko asmorik. Hemen bozkatu daiteke.

Bestalde, aurreko inkesta egunerokoan normalean erabiltzen den garraiobideari buruzkoa zen, eta horretan 27 lagunek eman zuten iritzia. Parte hartu zutenetatik %33,3k esan zuten autoa erabiltzen zutela normalean, %22,22k trena, eta %14,81ek autobusa.

Askoz gutxiago ziren beste garraiobide batzuk erabiltzen zituztenak: bizikleta, auto partekatua... Baita bi garraiobide erabiltzen zituztenak ere, esaterako, autoa eta garraio publikoa, edo bizikleta eta garraio publikoa. Hemen daude emaitzak ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide