Inkesta berri du martxan Karkara.eus-ek: Zein sare sozial erabiltzen duzu gehien? Oraindik parte hartu ez duenak lotura honetan du botoa emateko aukera.
Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Karkara.eus-ek: Beroari aurre egiteko zer duzu nahiago: hondartza, errioa ala igerilekua? Guztira, 27 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik 14k (%51,85) hondartza erantzun zuten; bederatzik (%33,33), berriz, igerilekua aukeratu zuten; eta lauk, azkenik, (%14,81) errioa erantzun zuten. Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik: