Marearen arabera jartzen dute hitzordua egunero, Zarauzko hondartzara joateko. Aiako biribilgunean elkartzen dira, motxilak soinean eta taulak besapean, Alustizaren autobusa noiz iritsiko.
Kostaldeko herrietan bakarrik ez, surfarekiko zaletasuna barrualdeko herrietara ere zabaltzen ari da. Surf egonaldiak eskaintzen dituen enpresa bateko bezeroek, esaterako, Aian hartzen dute ostatu, eta euren surf oholekin ikus daitezke sarri herrian barrena, ez ohiko irudia utziz.
Marearen arabera jartzen dute hitzordua egunero, Zarauzko hondartzara joateko. Aiako biribilgunean elkartzen dira, motxilak soinean eta taulak besapean, Alustizaren autobusa noiz iritsiko.