25 urtetik beherako skaterrei bideratutako ekitaldia da Vans Rolling Master Week, eta aurten hautatutako bederatzi patinatzailek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Dogwaymedia.com webgunean daude ikusgai parte hartzaileen bideo guztiak, horien artean, Yerai Aranguren aiarrarena. Sei urte besterik ez baditu ere, aise moldatzen da lau gurpildun oholaren gainean.
Bideoa bidali duten skater guztien artetik bederatzi aukeratuko ditu epaimahaiak ekitaldi ibiltarian parte hartzeko.