Errikotxia Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurtengoa laugarren edizioa izango da eta herriko hamabi bertsolarik parte hartuko dute bertan. Herriko bertsolaritza eta bertsozaletasuna zabaltzeko asmoz sortutako txapelketaren aitzakian, Orioko bertsozaleek giro ezin hobean gozatzeko aukera ederra izango dute larunbatean.
Txapelketak hiru saio izango ditu: bi finalaurreko eta finala. Gainera saio bakoitzean Artista Gonbidatuak ere izango dira euren kantu, antzerki eta bestelakoekin saio bakoitzari merezi duen umore eta dotorezia emateko.
Eguneko programa hauxe da:
LEHEN FINALAURREKOA:
Lekua: Satxota Sagardotegia
Ordua: bazkalostean
Aurkezleak: Ainhoa Zumeta eta Eneritz Odriozola
Artista Gonbidatuak: Maider Sukia, Laida Iturralde eta Iñaki Larrañaga
Bertsolariak:
1. Taldea: Egoitz Eizagirre, Arrate Illaro eta Igor Salsamendi
2. Taldea: Imanol Lizarazu “Habana”, Mikel Iruretagoiena eta Antxon Manzisidor
BIGARREN FINALAURREKOA:
Lekua: Errusta Taberna
Ordua: arratsaldeko zortzietan
Aurkezlea: Jokin Salsamendi
Artista Gonbidatuak: Zigor Esoain eta Ibon Berasaluze
Bertsolariak:
1. Taldea: Ibai Esoain, Rosi Lazkano eta Aitor Arregi
2. Taldea: Iñaki Gurrutxaga, Iker Gurrutxaga eta Unai Manterola
FINAL HANDIA:
Lekua: Kalakari Taberna
Ordua: gaueko hamabitan
Aurkezlea: Oskia Yaben
Artista Gonbidatua: Jon Agirresarobe “Torrotxo”
Finala, aurreko bi kanporaketetan irabazle ateratako taldeek jokatuko dute.