Gauzatxo bat argitzearren, hemendik aste pare batera zabalago hitzegingo dugulako, eta Alkatearen kudeaketan iluntasuna aipatzen du Aiako EHBildu-k Elkanoko frontoiaren eta elkartearen lanen adjudikazio prozesuan.
Honen aurrean esan behar, beraien hitzak operazio matematiko soil batekin erortzen dira, hau da, obraren adjudikazioa dena batera egingo balitz ere, 931.936,31 euro lirateke, beraz araudiak esaten duen 1.000.000 eurotik behera. Eta gainera, adjudikazio prozesuan parte hartzeko gonbidapena ere luzatu genien Udalbatzar bertan. Beraz, kasu honetan, hitzak zenbakiekin erortzen dira.