ArtHaziak

'ArtHaziak' saioko bigarren eskulana: tigrea

Erredakzioa 2024ko api. 2a, 15:00

Pazko Astearekin batera 'ArtHaziak' saio berria estreinatuko du Gukak. Mireia Galarza Bastidak gidatuko du saioa, eta hainbat eskulan egingo ditu bertan. Bigarren atalean, ahoa irekitzen duen tigrea egingo du aurkezleak.  

Artearen hazia ereiteko asmoz, ArtHaziak ikus-entzunezko saioa eskainiko du Gukak bere hedabide guztietan aste honetan zehar. Eskulan saioa izango da, eta guztira zortzi eskulan egin ahalko dira ArtHaziak saioak jarraituta: igela, tigrea, mikroskopioa, garaikurra, ardiak, txita, martetarrak eta suziriak.

Saio horiek 5 urtetik gorako umeei zuzenduta daude, eta apirilaren 2tik 5era bitartean ikusi ahal izango dira Erlo Telebistan eta Gukaren webgune guztietan, 15:00etan: maxixatzen.eus, uztarria.eus, baleike.eus, karkara.eus, zarauzkohitza.eus eta urolakosta.hitza.eus atarietan, hain zuzen ere. Ordu berean Erlo Telebistan ere ikusi ahal izango dira ikus-entzunezkoak. 

Mireia Galarza Bastida aurkezleak gidatuko ditu saioak, eta eskulan bakoitza pausoz pauso nola egin behar den azalduko du ikus-entzunezko bakoitzean. Bigarren eskulanean, ahoa irekitzen duen tigrea egingo du aurkezleak, eta honako osagaiak erabiliko ditu: artaziak, konpasa, errotulagailu beltz bat, bi aldetatik itsasten den zeloa, plastikozko begiak, arkatz bat, itsasteko kola, eta kartulina horia, laranja, zuria, beltza eta gorria. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide