GUKA magazina

Urtarrileko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko urt. 6a, 22:00

Urtarrileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Goiuri Unanue moda diseinatzailea; Goenatxo aita-semeak, eta Azpeitiko sansebastianen inguruan eratu duten batzordea. Zumaiako ibilbide eder bat ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da. 

GUKA magazineko denboraldiko laugarren atalean, Mireia Galarza kazetaria Goiuri Unanue moda diseinatzailearekin elkartu da Getarian, haren ibilbideaz hitz egiteko asmoz. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Zestoan, Zarautzen, Orion eta Azpeitian izan da Galarza, bertako herritarrei galderak egiten.

Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizola Zumaia inguruan ibili da Aitor Leiza naturzalearekin batera. Mailo Oiarzabal, berriz, Azpeitiko hainbat lagunekin elkartu da, sansebastianen inguruan sortu berri duten batzordeari buruz hitz egiteko. Amaitzeko, Juan Joxe eta Jon Unanue harrijasotzaile eta aita-semeekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko laugarren saioan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide