Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Karkaran.
Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Joxe Mari Iriondo kazetari azpeitiarrari egindako elkarrizketa, Xabier Euzkitze eta Aner Peritz bertsolariekin izandako solasaldia eta Urrutira joan gabe atalean Akoa inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.
Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko abenduko atalaren aurrerapen bideoa da.
Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.